zumbatonDatorren Apirilaren 24an,  Emakumeen mundu martxako militanteak  elkartuko gara, egungo sistema kapitalista patriarkalak  emakumeok egiten dugun lan produktiboa  gutxietsi eta  zapaldu egiten duela salatzeko.

2013ko Apirilaren 24an,  Bangladeshko Rana Plazan gertatutako  sarraskia gogora ekarriko dugu, non 1.130 emakume erail eta 2.000 emakume baino gehiago zaurituak suertatu ziren, baldintza inhumanoetan lanean zeuden eraikina erori ondoren.

Gaur oraindik ere, egoera berdinetan lan egitera behartuak jarraitzen dute emakume hauek guztiak, 14 orduko lan jardunaldiekin, miseriazko soldatekin, gutxieneko segurtasun baldintzarik ez dituzten eraikinetan… lan egiten duten enpresa multinazionalak beren poltsikoak betetzen jarraitzen dituzten bitartean.

Gertaera hori gogora ekartzeko eta munduak borroka feminista inoiz baino gehiago behar duelako, Apirilaren 24an gure indarrak bilduko ditugu mundu mailan ekintza ezberdinak eginez eta mundu mailako ekintza kate bat osatuz .

Herrialde bakoitzean, ordu betez, eguerdian hasita, ekialdetik mendebaldera, Ozeaniatik Ameriketara, Emakumeen Mundu Martxako plataforma ezberdinek, ekintzak burutuko ditugu gure borroka lokalak elkartuz eta gure helburu komuna den patriarkatua eta kapitalismoari aurre egiteko!

Kartelean duzue Euskal Herrian burutuko ditugun ekimenen informazioa.


Animatu eta parte hartu!

MARTXAN JARRAITUKO DUGU DENAK ASKE IZAN ARTE!


KAIXO NESKAK: