Propuesta de Proyecto de Tortura IVAC_eu-es

Hona hemen proiektuaren helburu orokorrak (txostenetik hitzez hitz jasota):

1. Euskadin 1960 eta 2013 bitartean izandako tortura eta tratu txarren inguruko azterketa zientifiko bat egitea, fenomeno horrek garaian-garaian zer eragin izan zuen argitzearren, hartara haren garrantzia eta pertsonengan zein gizataldeengan izan zuen inpaktua ezaugarritu ahal izateko.

2. Identifika daitezkeen torturen eta tratu txarren biktimen lekukotza eta esperientzia analizatzea eta ezagutaraztea, giza eskubideen urraketak pairatu arren orain arte aintzatespenik merezi izan ez duten biktima direnez.

3. Garia guztietan justiziak halako kasuak ikertzeko izan dituen oztopoen mekanismoak aztertzea eta ezagutaraztea, eta gaur egun ikertzeko eta prebenitzeko zer berme behar diren aztertzea eta ezagutaraztea.

4. Biktimak aintzatesteko, haiei erreparazioa egiteko eta aurrerantzean halakorik berriz ez gertatzeko zereginean aplika litezkeen politiken inguruko elementu eta ondorioak aurkeztea, nazioarteko estandarrei jarraikiz. Aipatutako denbora tarte horretan arlo eta esparru guztietan izandako tortura kasuak identifikatu, ikertu eta txostena egin nahi dute. Gatazka politikaren ondorioz gertatutako kasuetara ez dira mugatuko, hau da, ikasle-mugimenduetan, emakumen mugimenduan, gay eta lesbianen askapenerako mugimenduan, sindikalgintzan eta edozein arolotan izandako tortura edo tratu txarren testigantza guztiak azaleratu nahi dituzte. Mota guztietako tortura edo tratu txarrak eta esparru guztietan izandakoak, hori behin ta berriro azpimarratu zuten.