Apirilak 18 EH TTIP ari Ez

Hurrengo Apirilak 18an, nazioarte mailan, merkataritza eta inbertsio­akordioen kontrako protesta egun batera deitu da, “pertsonak eta planeta kapitalaren aurretik” slogana­ren pean. Euskal Herriak TTIP EZ kanpainak ere bat egiten du deialdi honekin eta prentsaurrekoan aurkeztuko diren ekintza batzu antolatu ditu. Nazioarteko protesta eguna, mundu osoko organizazio politikoetako, sindikatuetako, eta gizarte zibileko emakume eta gizonei luzatzen zaien deia da merkataritza eta inbertsio- akordioak geldiarazteko eta pertsonak eta ingurumenari zuzendutako ekonomia bat bultzatzeko. Prentsaurrekoan EH.TTIP.EZ Kanpainako organizazioak egongo dira. INFORMAZIOA: eh.ttip.ez@gmail.com

2015-04-15T10:04:34+02:002015 13 apirila |Jendarte mugimenduak|